XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nahiko lan badugu bestela ere mende-amaiera ziztrin honetako ganboar eta oinaztarrok, gure artean, literatura dela eta ez dela ere, hitzetik hortzera edo hitzetik horzkadara ibili gabetanik.
Ederki gaude.
Hori hala baldin bada, eta baliteke izatea, a ze ofizio edo afizio inozoa gurea.
Gure erdara ohizkoan esanda,
Baina itzali?
Ez, hobe erretzea.
Erre itzazue, beraz, edozein bazterretan
Ez baitute ezertarako balio.
Letra hilak dira, desio ezinezko baten hondakin hutsalak.
Hala dinost bederen neure baitako
Gaur, ordea, isilarazi egin beharko neure Arratoi hori, batere atarramendu onik aterako badugu, bere kasa utziz gero ikaragarriak esaten dizkit-eta, bere betiko partitura mingotsa karraskatuz:
Nazkagarri hutsa baita, ikusten duzuenez, nire erraietako Arratoi hau.
Ez dakit nondik datorkidan:
erruduntasun-sentimendu gaizki sendatu baten mamua ote?, jaso (eta jasan) dudan hezkuntza erlijioso larderiatsuaren itzala, agian?, erro sakonagoak dituzkeen fantasma pamerial baten errainua?...
Nahiago nuke neronek baneki.
Eta luzamendutan ibili gabe, aurkeztu egingo dizkizuet berehala gaur hona zuen aurrera dakartzadan izar gonbidatuak.
Saiatu naiz
Behinola
Nolabait, Bernardoreneko